Gaur grebari segida ematera etorri gara, grebari balio osoa ematera

martes, 22 de septiembre de 2009
Las y los delegados de los sindicatos que conforman la mayoría sindical vasca han celebrado hoy en Donostia un ACTO NACIONAL enmarcado dentro de la dinámica presentada la semana pasada con el decálogo Hamar urrats eredu berri baterako. En el acto de mañana han tomado la palabra las y los representantes de los sindicatos ELA, LAB, EHNE e HIRU. Una vez terminado el acto principal, ha dado comienzo una manifestación que ha recorrido las calles de Donostia finalizando frente a la Diputación.

Intervención de Ainhoa Etxaide, Secretaria General de LAB:

Duela lau hilabete Greba Orokorra deitu genuen. Kalera irten ginen jakin badakigulako Euskal herriak behar dituen aldaketak ez dituztela instituzioak bultzatuko. Gaur grebari segida ematera etorri gara, grebari balio osoa ematera.

Beste eredu bat behar dugu. Krisia sortu duten politikak errotik aldatuz hasi behar gara eredu berria eraikitzen. Euskal Herrian badago aberastasun nahikorik krisiaren ondorioei aurre egiteko, badago aberastasun nahikoa justizia sozialean oinarritutako eredua eraikitzeko, aldaketak burutzeko borondatea da behar dena. Langileok aldaketa horiek behar eta nahi ditugu; erabaki ekonomiko eta sozialetan parte hartzea irmo eskatzen dugu, gure etorkizunaren jabe izatea ekarriko duen bitarteko politikoak eskatzen ditugu.

Eskubideak ditugu, belaunaldi askotako langileen borrokaz eskuratu ditugunak, eta horiek defendatzea izango da krisiaren aurrean gure erantzuna: benetako sindikalgintza eginez, langilerian oinarritzen den estrategia sindikalaren alde eginez, patronalari boterea borrokatuz eta gure interesak zapaldu dituzten instituzioak aldaketak egitera behartuz. Bere momentuan esan genuen hamaika arrazoi genituela greba egiteko, gaurkoan arrazoi bat jartzen dugu mahai gainean horrelako dekalogoa aurkezteko: posible da gauzak aldatzea eta gure esku dago aldaketa horiek bultzatzea. Honako hauek 10 neurri zehatz dira, bideragarriak eta urgentziazkoak, larritasunari erantzuten diote eta era berean justuak dira. 10 neurri aberastasuna banatuz langileria babesteko, langileak eta sektore kaltetuenak politika ekonomikoaren erdigunean kokatzeko.

Nork esan diezaioke ezetz neurri hauek hartzeari? Greba orokorraren porrota aldarrikatu zutenak gaur isilik daude. Burumakur, iniziatibarik gabe eta etsita nahi gintuzten eta greba orokorra antolatuz erantzun genien. Grebarekin okertu geundela esan zuten, porrota izan zela. Ideia garbiekin eta kalean bat eginda aurkituko gaituzte.


0 comentarios: