2009an lan istripuz eraildako 61. langilea

sábado, 19 de septiembre de 2009
2009ko irailaren 17an, 35 urtetako langileak bizitza galdu zuen Eibarko El Corte Ingles merkatalgunean lanean ari zela. Langilea karga altxagailuan zegoela erori zen 20-25 metroko altuera batetik.

LAB sindikatutik, bere familia eta lagunei, gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.

Azken heriotz honekin, 61 langile dira jada Hego Euskal Herrian (6 Araban, 31 Bizkaian, 9 Gipuzkoan y 15 Nafarroan) bizitza lanean galdu dutenak. Prekaritateak hil egiten du eta zoritxarrez beste behin ere ikus ahal izan dugu, lan balditza prekarioak direlarik lan istripu hauen faktore eta mugatzaileak. Baina ezin ditugu ahaztu ere administrazio eta istituzio publikoak, interes ekonomikoak langileen osasun eta bizitzaren gainetik jartzen dituztelarik, beharrezkoak diren neurri prebentiboak betetzen direla ziurtatu beharrean.

Horregatik, LAB sindikatutik azken erailketa honen salaketa egiteko kontzentrazioa deitu dugu astelehenerako, hilak 21, eguerdiko 12etan El Cortes Ingles merkatalgunearen aurrean.

ASKI DA! EREDU EKONOMIKOA ALDATZERA GOAZ!

LAN BALDINTZEK HIL EGITEN DUTE!!!-Erantzuteko garaia da-Lan istripurik ez

0 comentarios: