"M1. LANGILEOK BORROKAN.Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean milaka langile kalera atera gara
gaur, Maiatzaren Lehena, LABek Euskal Herrian deitutako mobilizazioekin
bat eginez. 25 mobilizazio burutu ditugu Euskal Herriko herrialde eta
eskualdeetan alternatibak baditugula aldarrikatzeko eta inposatu nahi
diguten eredu neoliberalaren kontra borrokatzen jarraituko dugula ozen
esateko. 
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia Gasteizko mobilizazioan parte hartu du, eta bertatik LABen 40 urteko ibilbidean gertatu ez den bezala, oraingoen ere gure bidetik ateratzea ez dutela lortuko adierazi du. Interbentzioraren amaieran gerturatutako jendea zoriondu nahi izan du independentziaren eta sozialismoaren borrokarrekin amaitu nahi dutenen amets gaiztoa izateagatik.

0 comentarios:
Publicar un comentario