Indarkeria sexistak

miércoles, 21 de noviembre de 2012




Azaroak 25 dela eta LABek Azaroaren 23an goizeko 10:00etan Bilboko Arrupe Etxean (Corte Ingeleseko atzeko kalean) hitzaldi nazionala eta mobilizazioa antolatu du Emakumeenganako Indarkeria sexistaren aurka.

Hitzaldiaren helburua, Indarkeria sexistaren milaka aurpegiak azalaraztea izango da, honetarako Bilgune Feministak indarkeria sexistaren irakurketa orokorra kokatuko digu eta ondoren LABen eskutik lan munduan indarkeria sexistaren ondorioak azalduko ditugu. Azken kokapen honetarako ere, hainbat lantokietako delegatuen esperientziak azaltzen dituen bideoa egongo da.

Asanblada bukatutakoan, Bilboko Plaza biribilean elkartaratzea egingo dugu. 12:00etan.

Bestetik gogoratu ere Azaroak 25 Igandea dela eta Euskal Herriko hainbat tokietan Mugimendu Feministak deiturik mobilizazioak egongo direla. Hauetan gure parte hartzea oso garrantzitsua da. Oraindik ez dauzkagu deialdi guztien berri, datorren astean zerrenda osatzen dugunean bidaliko dizkizuet.

Mezu honetan ere LABen esku orria bidaltzen dizuet.

Informazio gehiago nahi baduzue edo zalantzarik badaude ipini nirekin kontaktuan!

GORA EMAKUMEON BORROKA!!


0 comentarios: