GREBAREN BALORAZIOA

jueves, 1 de julio de 2010
"Greba orokorrak erakutsi du aldaketaren aldeko mezua indartuz doala"

Euskal gehiengo sindikalaren ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon greba orokorraren inguruko balorazioa egiteko. Bertan izan dira LABeko Ainhoa Etxaide, ELAko "Txiki" Muñoz, ESKko Josu Balmaseda, STEE-EILASeko Belen Arrondo, EHNEko Ainhoa Iturbe eta HIRUko Patxi Agirre.

Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari nagusiak greba aurrera atera duten guztiak zorionduz hasi du bere interbentzioa, greba erreformari erantzuna, eta langile eta jendartearen beste arloen aldetiko elkartasun adierazpena izan dela azpimarratuz.

Bestalde, grebak nabarmen utzitako hiru ideia azpimarratu ditu. Batetik, argi geratu da erreformak ez duela langileen babesik eta atzera bota behar dela. Hortaz, politikoek ezingo dute erreforma euskal langileen izenean negoziatzeko zilegitasunik izango.

Bigarrenik, greba ez da testimoniala izan. Langileen erantzuna garbia izan da erreformaren eta egungo ereduaren aurrean. Lan gatazkak areagotu egingo dira erreformaren aurrean eta lantokietan ekintza sindikala indartzea ekarriko du.

Hirugarrenik, grebarekin indartu egin da gehiengo sindikalak abiatutako bidea: egoera konpontzeko proposamenak luzatu eta erantzun bateratu eta indartsuak deitzea (aurrekontuen kontra, pentsioen alde, maiatzaren 25eko sektore publikoko greba, ekainaren 12ko manifestazio nazionala edo herenegungo greba orokorra, esaterako).

Etxaideren hitzetan, grebak aurrera begirako bidea erakusten du, aldaketaren aldeko jarrera indartuz doala nabarmenduz.
.

0 comentarios: