Apirilak 28, lan osasunaren nazioarteko eguna

lunes, 26 de abril de 2010
Datorren apirilaren 28an Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna burutuko da. LAB sindikatuak data gertu dela aprobetxatuz, egunerako antolaturiko ekimenen berri eta urteko balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini du Bilboko egoitzan. Gogoratu dute lan osasuna oraindik ere bigarren plano batean uzten den gaia dela eta horren adierazpide garbiena urterik urte jasotzen ditugun datuetan islatzen dela (ia ehun hildako urtean, ehundaka istripu larri, baja datarten 60.000 istripu...).

Guzi honen aurrean LAB sindikatuak "Badaukagu alternatiba" lelopean apirilak 27 eta 28an mobilizatzera deitu du. 27an Gasteizen ( 12:30etan Andra Mari Zurian) eta 28an Bilbo (11:30etan Mutualia klinikan), Iruñea (12:00etan Gaztelu plazan) eta Donostian (12:30etan Bulebarrean).
.

0 comentarios: